XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Herri kulturaren erakusketa honek eragin handia izan zuen Basauri eta inguru guztian, ordura arte ez baitzen holakorik ikusi.

Basauriko alkateak Sabin Egiguren Agerketa-ren arduraduna zoriondu zuen lortutako arrakastagatik eta hurrengo urteetan ere jaialdia antolatzen segitzeko eskatu zion. Sabinek onartu egin zuen, baina askatasun osoa eta udalaren babesa baldintzatzat jarriz.

Basauriko bigarren erakusketa folklorikoa aurkeztu baino zortzi hilabete lehenago hasi ziren prestaketa lanak.

Bigarren erakusketa folklorikoaren aurrerapen gisa, urriaren 14an Erregelak dantzatu zituzten Durangaldeko dantzari zahar bikain batzuek.

1973ko urriaren 21ean Soloarteko Velázquez ikastetxearen ondoan hasi zen Euskal Herriko II. Dantza Agerketa Nagusia. Urte hartako eta hurrengo urteko iragarpen kartela Luis Larrinagak, Larry-k, egin zuen eta bertan lau dantzari ageri dira Dantzari Dantzako aldaketak egiten; parte hartzen duten taldeen zerrenda ere ageri da kartel hartan.